XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi zegoan, ordea, Kataliñ`ek ez zezaiokeala seme ori eman.

Ortaz, bere naia aurrera aterako ba'zuan, Kataliñ`ekiko ezkontza urratu bearren aurkitzen zan Erregea.

Baiña arrazoi bat bear zuan ortarako, eta billatu zuan, teologialaria izaki, arrazoi edo arrazoi-antzeko zertxobait: Itun Zarreko liburu batek, (Le 18 16), anaiaren alargunarekin ezkontzea debekatzen zuala.

Aragoi`ko Kataliñ, nexka koxkorra zala, Enrike`ren anai Artur`ekin ezkondu zuten aurrena.

Amalau urte zituan Artur`ek ezkondu zanean, eta andik illabete batzuetara il zan, sekulan bere emaztetxo Kataliñ ukitu gabe.

Enrike`k bere koñatarekin ezkontzea erabaki zuanean, Julio II Aitasantuak berak eman zion ortarako baimena, ezkontza aren aurka zitezkean eragozpen guztiak askatuaz.

Baiña Enrike`k, Aitasantuaren baimenak ez zuala balio, zion.

Fede onez ote zebillen Erregea?.

Bazekian noski Ane Boleyn`ekin ezkontzeko ere Aitasantuaren edo norbaiten baimena bearko zuala, mundu guztiak bait zekian Ana`ren aizpa aldi luzean bere maitale izana zuala.

Orretxegaitik, Erroma`ko elizatik irten ondoren ere, Ane`kin ezkontza egiteko, bere Eliz anglikaneko Gotzaiek eragozpen ori askatu bear izan zioten.

Inglanderri`ko Gotzaiek zezaketena ez ote zezakean Aitasantuak?.

Edo gauza bat uste ote zuan anaiaren emaztea eta beste bat maitalearen aizpa?.

Garai artako gogai-nasketari buruz edozer gauza pentsa daiteke.

Ez omen zion, idatzi zuan berak, ez omen zion kontzientziak Kataliñ`ekin pakean bizitzen uzten; eta ziur omen zegoan Kataliñ`engandik jaiotako Mari ez beste ume guztiak ain gazterik il izatea, Jainkoaren zigorra izan zala.

Gai ontan ere, ¿gauza bat ote ziran Kataliñ`en besoak, eta beste bat maitale lizun gazteenak?.

Maitale bat baiño geiago izan bait zuan Errege potolo lizun arek!.

Dana dala, Wolsey Kardenalak eskatu zion Aitasantuari, Enrike`ren eta Kataliñ`en arteko ezkontza balio gabea izan zala erabakitzeko epaiketari asiera emateko agindua.

Klemente VII`a, Karlos V`aren aurka guda bizia zebillen.

Ez zitzaion, beraz, Inglanderriarekin asarretzea komeni.

Beste aldetik, uste zuan Aitasantuak, Erregearen griñen galda denborak itzali, edo motelduko zuala beintzat, eta orregaitik luzarorako bota zuan auzia, baiña bitartean, Birjaiotzako politikeria...!, askatu zion Erregeari, maitale baten aizparekin ezkontzeko Elizako legeak ipintzen zion eragozpena eta eman zion Ane`kin ezkontzeko baimena (...).